Eider Landabereak Ignacio Ellacuría saria jasoko du

Eider Landaberea Abadek, Komunikazioko saileko irakasleak, 2013-2014 ikasturteko “Doktoregoko Tesirik onenarentzako Ignacio Ellacuria Sari Berezia” jaso du. Deustuko Unibertsitateko Doktorego Batzordeak, 2015eko maiatzaren 21eko bileran, 2013-14 ikasturteko saria doktoregoko bi lanik onenei ex aequo ematea erabaki zuen. Sari honen helburua Deustuko Unibertsitatean defendatutako doktoregoko tesiak prestatzen egindako ikerketa zientifikoaren bikaintasuna azpimarratzea, aitortzea eta saritzea da….