Giza Zientzien Fakultateko aurtengo izendatze ekitaldia

Otsailean sartu berri gara eta hortaz, hotza, euria, txingorra eta baita elurra ere iritsi dira; Deustuko Unibertsitatera, gainera, inbestidura dakar hilabete honek. Urtero bezala, Donostiako campusa elegante prestatu da, hala eskatzen baitu neguko egun hauetan ikasleak graduatzeko (lizentziatzeko eta diplomatzeko ere, oraindik) ekitaldi ospetsuak. Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko izendatze ekitaldia izan da pasa den…

Ibilbide tematikoei, ondareari eta turismoari buruzko lehenengo mintegia egingo da ostiralean

Egungo turismo-joeretan geroz eta garrantzitsuago diren hainbat fenomeno eta euren arteko erlazioak aztertzeko asmoarekin antolatu du mintegia Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Giza Zientzien Fakultateak, aurten lehenengo aldiz. Ibilbide tematikoen, ondare naturala eta kulturalaren balioztapenaren eta tokiko garapenaren arloan garrantzi handia hartzen ari diren proposamen turistiko berri eta modernoen egitasmoen artean sortzen ari diren egoera berrien…