Investigación y transferencia

(EU) Elixabete Perez Gaztelu, Resurreccion Maria Azkueren Ardi Galdua liburuaren aurkezpenean

azkue4

Elixabete Perez Gaztelu, liburuaren aurkezpenean.

Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta JAKINen eskutik, Euskaltzaindiak Resurreccion Maria Azkuek 1888. urtetik 1951. urtera arte argitaratutako 922 lan katalogatu eta digitalizatu ditu abenduan. Horietatik gehienak artikuluak badira ere, 742, liburu enblematikoak, liburuxkak, itzulpenak edo berrargitalpenak ere badira. Gainera, mendeurrena bete duen Ardi Galdua lanaren edizio berritua ondu dute Deustuko Unibertsitateko irakasle diren Elixabete Perez Gaztelu euskaltzain urgazleak eta Ana Toledo euskaltzain osoak. Azkuek 1918an argitaratu zuen lan hori, eta euskara estandarizatzeko proposamena bildu zuen bertan. Liburua XXI. mendeko irakurleentzat egokitu dutela diote bi irakasleek. Euskaltzaindiko webgunearen arabera, “liburuak euskara baturako egokien dakusan eredua jasotzen du: gipuzkera osotua”, gipuzkera oinarritzat eta gainerako euskalkiak osagarritzat dituen eredua, alegia. Azkue bere ahotsa “ezabatzen” saiatzen da gutun-eleberria idazten doan heinean eta, horretarako, hamairu eskutitz idazten dituzten bederatzi pertsonaien esku uzten du euskal komunitateari Azkuek zuzendu nahi dion proposamena. “Gutun-egile horietako bat (Medel Olazarreta) da ardi galdua, jaioterri zuen Leaburutik Kaliforniara emigratu ostean, protestante bihurtzean, artegitik atera zelako. Jada indiano zela, fedea berreskuratu zuen Arantzazuko frantziskotarrek emandako misioetan”, dio Toledo ikertzaile euskaltzainak.

Ana Toledo irakaslea liberaren aurkezpenean.

Ana Toledo irakaslea liburuaren aurkezpenean.

“Azkueren Ardi Galduaren berrargitalpena edizio zaindua da, alde guztietatik”, aitortu dio Perez Gazteluk, eta gaineratu du edizio lana ez dela edizio kritikoa izan, edizio gaurkotua baizik. “Jatorrizko testuan oin-oharrak eta era bateko eta besteko deiak eginak zituen Azkuek. Gaurkotuan koloreen bitartez bereizi ditugu Azkueren ohar gisa guztietakoak (urdinez eman ditugu) eta gureak (beltzez). Jatorrizko partiturak eta irudiak ere jaso ditugu bi edizioetan. Ezin genion uko egin testu honetan ere hain garrantzitsua den Azkue musikazale, kantu-biltzaileari” ere zehaztu du Komunikazioko Graduko irakasle ikertzaileak.

azkue11

Ezkerretik eskuinera Joan Mari Torrealdai, Ana Toledo eta Elixabete Perez Gaztelu.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.