Investigación y transferencia

(EU) Euskararen eguna Deustun

Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean Euskararen eguna ospatu zuten ikasle eta irakasleek ostiralean.

image2-2 image5-2

Goizean zehar, Jon Martin eta Jone Uriaren bertso-saio entretenigarria eta Luzia Alberroren hitzaldi interesgarriaz gozatu ahal izan zuten campuseko kafetegira hurbildu zirenek. Lehenik, bertsolarien txanda izan zen. Hasiera batean Alaia eta Jon Martin anai-arrebak ziren bertso saioa ematekotan, baina azkenean, Jone Uriak ordezkatu zuen Alaia. Algortarrak eta oiartzuarrak doinu eta neurri ezberdinekin ordubeteko saioa eskaini ondoren, Luzia Alberroren txanda izan zen.

image4-2 image3

Kafetegiko sarreratik jangelara lekualdatu ziren hitzaldia entzun nahi zutenak. Komunikazioko graduko 2., 3. eta 4. mailako ikasleak eta zenbait irakasle bildu ziren Alberrok bertsolaritzari buruz eman zuen hitzaldian. Bertsolaritza, Deustuko irakasle den Alberroren hitzetan, “jakintza askotatik ikertu izan da eta ikertzen da”. Jakintza horien artean Soziologia eta Filologia aipatu zituen, besteak beste. Hitzaldiari amaiera emateko, Alberrok ondorio batzuk plazaratu zizkien bertan zeudenei. Garrantzitsuena da, bere ustez, gizartean bertsolaritzak duen eta izango duen presentzia nabarmena.

— Mireia Galarza

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>