Investigación y transferencia

(EU) Leyre Arrieta irakasleak “Desde la capital de la República” liburuan kolaboratu du

50431377_1858513437590526_7144458959074623488_n

“Desde la capital de la República” liburuaren azala. (Valentziako Unibertsitatea)

Labetik atera berria da Desde la capital de la República liburua, Valentziako Unibertsitateko Marta García Carrión eta Sergio Valero iraskasleek koordinatutakoa. Liburuak, besteak beste, Gerra Zibilak nazioarteko harremanetan eduki zuen eraginaz edo identitate nazionalek hartutako paperaz dihardu, baita garai horretan hezkuntzak eta kulturak eduki zuten garrantziaz ere.

Bertan kolaboratu du Komunikazioko Graduko Leyre Arrieta irakasleak, hain zuzen ere “Dilemas del nacionalismo vasco en la Guerra Civil” kapituluarekin. Arrietak dio liburua orain dela urtebete inguru izandako kongresu batetik sortua dela, behin hura ospatuta kongresuan parte hartutako gonbidatuei eskaini baitzieten liburuan parte hartzeko. Irakasleak garbi utzi nahi izan du bere helburua ez dela izan gerra zibileko gatazkak edo estrategiak aztertzea, EAJk gerra zibilean zehar hartu behar izandako erabakietan eragina izan zuten hainbat aldagai aztertzea baizik.

Kapituluan zehar eta hurrenkera kronologiko bati jarraituz, historialariak EAJk gerra zibilean zehar hartu behar izandako hainbat erabaki aztertzen ditu. Lehenik, Arrietak EAJk alde errepublikarrari babesa ematearen arrazoiak aztertzen ditu, baita erabakia hartu aurreko zalantza eta barne gatazkak ere. Ondoren, Manuel Irujo Gobernu errepublikarreko ministro hautatzearen arrazoiak azaldu eta lehen euskal Gobernuak jarritako helburuak aztertzen ditu. Bukatzeko, eta behin euskal lurrak galduta, gerrako parte-hartzearen inguruan alderdiak izandako barne gatazka azaltzen du.

Arrietaren arabera, alderdi jeltzaleak gerra zibilean hartu behar izandako erabakiak “zailak”  izan ziren, EAJren sentimendu katolikoa medio. Ziurrenik, dio Arrietak, EAJk alde errepublikarrari babesa ematearen arrazoi nagusia Autonomia estatutua eta identitate euskaldunaren defentsa izan baziren ere, alderdia osatzen zuten kideak urruti sentitzen zuten gerra, Arrietaren hitzetan, “beraientzat espainolen arteko gerra zelako”. Hala eta guztiz ere, eta Autonomia estatutuari garrantzia kendu gabe, Arrietak asko azpimarratu nahi izan du aldagai bat: alderdikide gazteenek bigarren errepublikan zehar izandako ideologia bilakaera. Azken horiek jarrera kontserbadore eta integristatik urrundu eta katolizismo sozial batera hurbildu ziren  (Bigarren Mundu Gerra ondoren Demokrazia Kristaua bezala ezagutuko den korrontera). “Barne desadostasunak egon ziren, baita oposizioa ere, baina aldaketak jasandako gizon horien sentimendu kristauak eta demokraziaren defentsak lagundu zuten faxismoaren aurka egiten”, dio historialariak.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.