Investigación y transferencia

(EU) Misilen krisia, Obama eta FARC

Azken egunotan komunikabideetan behin eta berriz entzun eta irakurtzen ari garen izenak dira hiru hauek. Kazetariek diotenez, Obamaren erabakia, urteetan zehar AEBek Kubari ezarritako blokeoaren amaiera, gertakari “historikoa” da. Nire iritziz, errazegi erabiltzen da kalifikatibo hori; historikoa den edo ez benetan jakiteko zain egon beharko dugu, errepublikarrek ez baitute denborarik galdu presidente demokrataren asmoen kontra egingo dutela iragartzeko. Beraz, Obamaren erabakiaren helmena neurtzeko, denbora pixka bat itxaron beharko dugu. Halere, edozein kasutan, pozgarria da urteetan etsai izan diren bi herrialdek harreman hobeak izateko asmoa erakustea.

Kolonbia aldetik ere datozen berriak ez dira txarrak. FARCek aldebakarreko su-eten mugagabea iragarri du. Iragarpen hau ere “historikotzat” jo dute hedabideek. Baina bidea, oraingoan ere, ez da erraza izango. Gobernuak balorazio positiboa egin du baina ez du onartzen gerrillak jarritako hainbat baldintza. Beraz, kasu honetan ere, zain egon beharko dugu.

Iragarpen hauek komunikabideetan izan duten jarraipen handia ikusita, Egungo Mundua irakasgaiaren irakasle naizenez, pozik sentitu naiz. Irakasgaiarekin hasten garenean Komunikazio Graduko lehen mailako ikasle askok entzun gabe ditu hiru izen horietako bi. Kontuan izan behar dugu ikasle belaunaldi hori 90eko hamarkadaren bukaeran jaio dela eta ez dituela ezagutu Gorvachov, Reagen, Yeltsin edo Clintonen garaiak. Baina atseginez esan dezaket, ikasturte amaieran, ikasle gehienek behintzat, ezagutu eta ondo erabiltzen dituztela 1945etik honantz izandako gertaera eta pertsonaia garrantzitsuenak, baita profesionalki aplikatu ere. Horren adibide argia, Kolonbia edota Bruselatik korrespontsal gisa egun aritzen diren gure ikasle ohiak. Eskumuinak beraientzat.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>