Enpresa, erakunde eta ikus-entzunezko komunikazioaren kudeaketako master ofiziala
Masterraren helburua
Profesional espezialistak prestatzea, hurrengo hiru esparruetan komunikazioa gidatzeko eta kudeatzeko gai izango direnak:
- Komunikazioa sortzea eta gauzatzea ikus-entzunezko hedabideetan: telebista, irratia, Internet.
- Barne- eta kanpo-komunikazioa kudeatzea enpresetan, erakundeetan eta antolakundeetan.
- Komunikazio-prozesuak kudeatzeko eta ebaluatzeko sistemak ezartzea ikus-entzunezko hedabideetan, enpresetan eta erakundeetan.
Proiektukako masterra
Masterra Deustuko Unibertsitateak sustatua da, EAEko lehenengo komunikazio taldearen, Euskal Irrati Telebistaren (EiTB) lankidetzarekin.
Masterra praktikoa da nagusiki, 2-3 pertsonako taldetan komunikazio proiektu bat gauzatzeko aukera ematen baitu, ingurune errealean (ikus-entzunezkoa, enpresa edo erakundea). Urtearen zati handi bat proiektu horri eskainiko zaio.
Prestakuntza unibertsitatean jasotzen da, urteko bost aldietan banatua, gai teorikoen inguruan, mintegien aurkezpenen eta kasu analisien bidez.
Proiektua egiteko, lan-taldeak zuzendariaren laguntza (proposatutako proiektuaren arduradun den erakundeko profesionala) eta tutore akademikoarena (DUko irakaslea) izango ditu.
Erakundeko egonaldia balia daiteke, baita ere, bertako komunikazio bulegoan edo zuzendaritzan praktikak egiteko.
Ikasketa-plana
Masterra Europako Unibertsitate Eremura egokitutako titulu ofiziala da, 60 ECTS dituena.
Proiektu praktikoak lau fase ditu, materia teorikoetan jasotako prestakuntza teorikoekin bat.
| Jakingaia | Gaia | Proiektuaren fasea |
| 1. jakingaia | Gizarte errealitatearen azterketa | 1. fasea |
| 2. jakingaia | Komunikazioa sortzea, errealizatzea eta kudeatzea | 2. fasea |
| 3. jakingaia | Kudeaketa, zuzendaritza eta lidergoa komunikazioko prozesuetan | 3. fasea |
| 4. jakingaia | Komunikazioa ebaluatzeko sistemak | 4. fasea |
| 5. jakingaia | Ikus-entzunezko, enpresako eta erakundeko komunikazioan sakontzea | |
Prestakuntzako edukiak
1. JAKINGAIA: Gizarte errealitatearen azterketa
- Gizarte-errealitatearen diagnostikoa
- Merkatua ikertzeko teknikak
- Gizarte-errealitatea ikertzeko metodoak
- Iritzi publikoa ezagutzeko teknikak
2. JAKINGAIA: Komunikazioa sortzea, errealizatzea eta kudeatzea
- Ikus-entzunezko, enpresako eta erakundeetako komunikazioa ekoiztea.
- Barne- eta kanpo-komunikazioko planak diseinatzea eta gauzatzea.
3. JAKINGAIA: Kudeaketa, zuzendaritza eta lidergoa komunikazioko prozesuetan
- Lidergoaren gaur egungo joerak komunikazioan
- Kalitatearen eta berrikuntzaren kudeaketa
- Antolatzeko modu aurreratuak eta antolakuntzaren aldaketa
- Taldeen zuzendaritza aurreratua
4. JAKINGAIA: Komunikazioa ebaluatzeko sistemak
- Enpresetako eta erakundeetako komunikazioa ebaluatzeko sistemak
- Ikus-entzunezko komunikazioa ebaluatzeko sistemak
- Ebaluatzeko lanabesak komunikazio-prozesuetan.
5. JAKINGAIA: Ikus-entzunezko, enpresako eta erakundeko komunikazioan sakontzea
- Ikus-entzunezko, erakundeetako eta enpresetako komunikazioan sakontzea eta gaitasun gakoak
- Politika publikoen komunikazioa eta ebaluazioa
- Diagnostikorako eredu aurreratuak
- Kudeaketako sistema aurreratuak
Erakunde antolatzaile eta laguntzaileak
- Deustuko Unibertsitatea (DU) mende bat baino gehiagoko ibilbidea duen erakundea da, prestakuntzarako berrikuntza pedagogikoaren sistema barneratua duena.
- Euskal Irrati Telebista (EiTB), Euskal Autonomia Erkidegoko lehen komunikazio-taldea da, EAEko hiriburu guztietan ditu egoitzak eta aro digitalean murgilduta dago.
- Aurreko ekitaldietan hurrengo erakundeek eskaini dituzte proiektuak: Eroski, Kutxa, Inasmet-Tecnalia, Loyola Media, BBK, Cadena Ser, Gipuzkoako Foru Aldundia, BBVA, Eusko Jaurlaritzako Garraio Saila, Euskadiko Kutxa, HABE, CICTourgune, Ararteko, Xabide Taldea, Basque Tour, Tolosako Udala, Tabakalera eta Gamesa.
- Hurrengo erakundeetako profesionalak izan dira irakasle: CIS, Sofres, CNN Plus, Hispavista, MTV, ADIF, RTVE, Inasmet-Tecnalia, Telecinco, MBN Comunicación, Eurogap, DHL, IKEA Ibérica, VK Comunicación, Gizaker, Antena 3 Televisión, Vocentomediatrader, Telefónica, IPMARK, AIMC…
Aurreko ekitaldietan parte hartu duten irakasleak
- Cristina Alberdi (Inasmet)
- Pablo Alonso (PHD Españako zuzendaria)
- Alex Aranzabal (Loyola Media)
- Dionisio Aranzadi (Deustuko Unibertsitatea)
- Leire Arrazola (DHL)
- Kepa Aulestia (Vocento)
- Miguel Ayerbe (Deustuko Unibertsitatea)
- Angels Barceló (Cadena Ser)
- Julian Beloki (EiTB)
- Pablo Carrasco (TVE)
- Manuel Castilla (EITB)
- Juan Cid (Euskadiko Kutxa)
- José Ramón Díez Unzueta (EITB)
- Venancio Echeverría (Telefónica)
- Paco Escribano (TV3)
- José Ignacio Esnaola (Publis)
- Mónica Fanlo (Hispavista)
- Mariano Ferrer (kazetaria)
- Javier Font (Vocentomediatrader)
- Miguel Angel Fontán (Sofres)
- Jesús María Gabirondo (Cuatrecasas)
- Miguel Garmendia (Kutxa)
- Roberto Gómez de la Iglesia (Xabide)
- Cristina Humet (IKEA Ibérica)
- Virginia Knörr (Gipuzkoako Ganbera)
- Carlos Lamas (AIMC)
- Enrique Larumbre (Eurogap)
- Fran Llorente (TVE)
- Iñaki Martínez de Luna (Eusko Jaurlaritza)
- Yolanda Marugán (Telecinco)
- Fernando Montañés (IPMARK)
- Jaime Otamendi (EiTB)
- Jose Maria Otermin (EITB)
- Víctor Puig (MTV)
- Mikel Pulgarín (MBN Comunicación)
- Alfredo Retortillo (Euskobarometroa)
- Antonio San José (CNN Plus)
- Carlos Manuel Sánchez (ADIF)
- Esperanza Soroa (Baluarte)
- Jesús Torquemada (Periodista)
- Jon Urresti (Gizaker inkestak)
- Juan Carlos Urrutxurtu (MBN Comunicación)
- Juan Pedro Valentín (kazetaria)
- Fernando Vallespín (CIS-eko presidentea)
- Bingen Zupiria (EiTB)
Izena ematea eta sartzeko baldintzak
- 25 toki eskaintzen dira, lizentziadun edo gradudun titulua duten pertsonentzat.
- Aurrez izena ematea: irailaren 15etik azaroaren 30 arte.
- Masterra 2010eko urtarrilaren 25ean hasiko da eta 2011ko urtarrilaren 24an bukatuko.
- Masterraren kostua 8.940 eurokoa da eta epeka ordain daiteke.
- Izena emateko hainbat dokumentu:
Kontaktua
Enpresa, Erakunde eta Ikus-entzunezko Komunikazioaren Kudeaketako Masterraren Idazkaritza
Deustuko Unibertsitatea-Donostiako campusa
Giza Zientzien Fakultatea
Mundaiz 50
20012 Donostia
Telf. 943 326 440 o 943 326 283
Helbide elektronikoa: eitbdeusto-masterra@ud-ss.deusto.es
Webak: www.postgrado.deusto.es o http://infocom.deusto.es/master-eitb-deusto

