NO USAR (Noticias)

Ateak zabalduta dago Deustuko Unibertsitatea Europara begira

Ate Irekiak

Otsailaren 21ean, larunbata, urtero egin ohi den Ate Irekien lehen jardunaldia egiten ari gara Deustuko Unibertsitatearen Donostiako nahiz Bilboko campusetan. Aurtengo edizio hau, ordea, oso berezia da, Europako Goi Mailako Hezkuntzako markora egokitutako lehen Graduei buruzko azalpenak ari baikara ematen. Izan ere, Deustuko Unibertsitatean 2009-2010 ikasturtetik aurrera eskainiko dugu Boloniako prozesuaren ondorengo titulazio mapa berria, eta gure hezkuntza eskaintza etorkizuneko ikasle gazteei eta haien familiei behar bezala azaltzeak berebiziko garrantzia du.

Goizeko 10:00etan hasi eta 14:00ak bitartean, Deustuko Unibertsitateko Fakultate eta Eskola guztietako hainbat irakasle gure proiektuaren berri ematen ari gara. Komunikazioko ikasketei buruz, Jose Antonio Marin, Begoña Sanz, Leyre Arrieta eta Ion Muñoa ari gara azalpenak ematen, P. Arrupe eraikuntzako 101. gelan. Horiez gain, Turismo, Gizarte Lana eta Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza graduei buruzko informazioa ere jaso daiteke bakoitzeko irakasleekin hitz eginda. Bilbon, bestetik, hango titulazio berri guztiei buruzko xehetasunak ematen ari dira.

Bisitara etorri zaizkigun gazteek gurekin hitz egin eta zalantzak argitzeaz gain, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campus eder hau bisitatzeko eta instalazioak bertatik bertara ikusteko aukera ere izan dute.

One comment on “Ateak zabalduta dago Deustuko Unibertsitatea Europara begira
  1. Gaur goizean donostiara abiatu eta donostiako kampusaren barnear ibili naiz, bai informazioa bilduz bai lekua bisitatzen, alegia izan litekeelako hemendik urte batera ni han ikastea. Hasieran, paper batzuk banatu dizkigute eta ostean, irakasle batekin mahaian eseri gara, Ion Muñoarekin hain zuzen, informazio asko eman digu, eskertzekeoa. Eskerrak eman nahi nizuke zuri, eta hango jende guztiari, eta hurrengo jardunaldira gonbidatuko nituzke, jakinmina duten guztioi, niri behintzat, asko lagundu dit.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.