NO USAR (Noticias)

Atzerrian dauden ikasleen artikuluak ON aldizkarian argitaratuko dira aurrerantzean

Lizentziaturako laugarren maila ikastera lehen seihilekoan atzerrira joan diren ikasleek erreportari-korrespontsal lanak egingo dituzte aurrerantzean ON aldizkarian. Noticias taldeak larunbatetan argitaratzen duen aldizkarian munduan zehar banatuta dauden gure ikasleen artikuluak jasoko dituzte bihartik aurrera. Azken urteotan, Noticias de Gipuzkoa egunkariarekin antzeko elkarlan ekimena egin da. Deustuko Korrespontsalak  izeneko sailean, ostiraletan, Komunikazio Saileko bi ikaslek atzerriko beren herrialdeko berriak ematen zituzten. Lan-ildo berean elkarlana sakontzeko asmoarekin, Lurralde Historikoaren mugak gainditu eta Noticias taldearen lau egunkariekin batera banatzen den ON aldizkarian gauzatuko da gure ikasleen ekarpena bihartik aurrera.

Danimarkako, Holandako, Mexikoko, Italiako, Erresuma Batuko, eta beste hainbat herrialdetako berri freskoak ezagutzeko, gure ikasle-korrespontsalen artikuluak irakurtzea aukera ezin hobea izango da. Horretarako, azaroaren 5etik aurrera, larunbatero ON aldizkaria eskuartean hartzea beharrezko izango da. Noticias de Gipuzkoa, Deia, Noticias de Alava edo Diario de Noticias erosita, gure ikasleen atzerriko begiradaz gozatu ahalko dugu.

ON aldizkaria

ON aldizkaria


Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>