NO USAR (Noticias)

BlackBerry-ren etengabeko berrikuntzaz arituko da Larry Bensadon ostegunean

Blackberry komunikazio tresna

Blackberry komunikazio tresna

Larry Bensadonek, RIM-en (BlackBerry) Salmenta Estrategiko Globalen Zuzendariak, BlackBerry innovación permanente izeneko hitzaldia emango du datorren ostegunean, hilak 29, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Saioa arratsaldeko 17etan hasiko da Loiola Centrum aretoan eta unibertsitateko komunitatearentzat nahiz gainontzeko guztientzat irekita egongo da.

Larry Bensadonek 20 urte daramatza telekomunikazioen arloan lanean. Egun BlackBerry-ren telefonoak egiten dituen RIM (Research In Motion) enpresa kanadiarrean “Global Strategic Sales Director” kargua du. Aurrez Canal+, Airtel, Siemens eta Volcatec konpainietan ere ibilitakoa da. Esperientzia horren guztiaren jabe den gizona gure artean izango dugu Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak gonbidatuta, komunikazioaz, sakelakoen sektoreaz eta berrikuntzaz aritzeko, BlackBerry-ren kasua oinarri hartuta.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>