NO USAR (Noticias)

Espainiako Telebista Akademiak ‘talentu’ saria eman dio Mikel Urretabizkaia irakasleari

Mikel Urretabizkaia irakasle eta kazetaria

Mikel Urretabizkaia irakasle eta kazetaria

Mikel Urretabizkaia komunikazioko irakasle eta ETBko kazetariaren lana saritu du aurten Espainiako Telebistaren Akademiak. ETBko proiektu berrien arduradun karguan egindako lanagatik emango diote Urretabizkaiari aurtengo Talentu sarietako bat.

Kamaren atzean egindako ezkutuko lana aitortzeko sortu zituen Akademiak sari hauek, orain dela bederatzi urte. Aurreko edizioetan Mikel Lejarza, Forges, Carme Basté eta beste hamaika profesional ezagunek jaso dute. Aurtengo edizioko sari guztiak zeinentzat izan diren Akademiaren web orrialdean kontsulta daiteke. Azaroaren amaieran, Telebistaren Nazioarteko Egunaren bueltan, egingo da sari-banaketa Madrilen.

Deustuko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko Komunikazio Departamenduko irakasle Mikel Urretabizkaiak ez du hau ibilbide profesionalean jasotako lehen sari potoloa. Espainiako Erregearen Nazioarteko Saria eman zioten urte hasieran, El secreto de Urdaneta dokumentalean egindako lanagatik.

Fakultateko lankide guztien izenean, zorionak Mikel!

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>