NO USAR (Noticias)

Ibilbide tematikoei, ondareari eta turismoari buruzko lehenengo mintegia egingo da ostiralean

Ibilbide tematikoa

Ibilbide tematikoa

Egungo turismo-joeretan geroz eta garrantzitsuago diren hainbat fenomeno eta euren arteko erlazioak aztertzeko asmoarekin antolatu du mintegia Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Giza Zientzien Fakultateak, aurten lehenengo aldiz. Ibilbide tematikoen, ondare naturala eta kulturalaren balioztapenaren eta tokiko garapenaren arloan garrantzi handia hartzen ari diren proposamen turistiko berri eta modernoen egitasmoen artean sortzen ari diren egoera berrien panorama orokor bat aurkeztuko da jardunaldian.

Mintegian zehar elkarlotura hauek ikuspuntu anitzetik (akademikoa, federatiboa, profesionala eta teknikoa) aztertuko dira, senderismoak, eta zehazki ibilbide tematikoek, eskaintzen dituzten aukera desberdinak plazaratzeko asmoarekin. Txostenemaileek ikuspegi osagarriak eskainiko dituzte gaia jorratzeko, bere jakinduria eta eskarmentuaren eskutik tematizaziozko eredu praktikoak azalduz.

Mintegiaren zuzendari zientifikoa Francisco Javier Gómez Piñeiro irakaslea da eta zuzendari teknikoa, berriz, Imanol Goikoetxea irakaslea. Printzipioz, mintegia turismo teknikariei, ondarearen kudeatzaileei, tokiko garapenaren agenteei, gai hauetan lanean diharduten profesionalei eta unibertsitateko ikasleei zuzenduta dago. Mintegia antolatu ahal izateko Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo Sailak eta Ikermap-ek laguntza eman dute.

Jardunaldia datorren ostiralean, ekainaren 12an, goizeko 9etan hasiko da P. Arrupe eraikineko Gradu Aretoan. Egun guztiko egitaraua hizlari eta gai interesgarriz beteta dago.


Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>