NO USAR (Noticias)

Ikasturtea amaitzeko bertsolariak eta umore ona

Bertso bazkarian Andoni Egaña kantuan eta Sustrai Kolina ordenagailuan idazten

Bertso bazkarian Andoni Egaña kantuan eta Sustrai Kolina ordenagailuan idazten

Ikasturteari bukaera ezin hobea eman zioten ortziralean, ekainak 4, Donostiako Deustuko Unibertsitateko Ikasleek, Euskal Kultur Mintegiak antolatu zuen Bertso Bazkariarekin. 80 lagun elkartu ziren eguerdiko 13:00etan unibertsitatean, eta 13:30etatik aitzinera Julio Soto, Sustrai Kolina, Iker Zubeldia eta Andoni Egañaren bertsoek alaitu zuten azterketa ondorengo giroa.

Bortz-sei urte pasa dira dagoeneko, Donostiako Deustuko Unibertsitatean azkeneko aldiz bertso bazkari bat antolatu zenetik, eta aurten Euskal Kultur Mintegiak ohitura hori berreskuratu nahi izan du. Dudarik gabe, errepikatzeko moduko esperientzia izan da; ea datorren urtean ere badugun bertsorik gurean.

Bertso bazkariaren egunak eman zuena argazkitan Oreka Komunikazioa taldearen flickr-eko kontuan dago: http://www.flickr.com/photos/orekakomunikazioa/

Saioa Baleztena.


One comment on “Ikasturtea amaitzeko bertsolariak eta umore ona

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>