NO USAR (Noticias)

Ikusmin handia sortu du Patxi Lopezek foroan egindako hitzaldiak

PSE-EEren idazkari nagusiak “transferentzia guztiak negoziatzeko prest” dagoela eta “kontsentsuan oinarritutako erreferendum loteslea bultzatu” nahi duela adierazi du Giza Zientzien Fakultateak antolatutako Gipuzkoa XXI foroan

Patxi Lopez hizketanGernikako Estatutan jasota dauden eta oraindik indarrean ez dauden eskumen guztiak transferitzeko “lehenengo Euskadin eseri eta gero Zapaterorekin negoziatzeko prest dagoela” esan zuen Patxi Lopezek. Ez hori bakarrik, “beste transferentzia berri batzuez hitz egiteko” ere borondatea baduela adierazi zuen. Gai horretan, Hirukoari eta Ibarretxeri “transferentziez hitz egiteko hemengo alderdiei behin ere ez deitu izana” leporatu zien. Ildo berean, kontsentsuan eta paktuan oinarritutako “Estatutu berritzea” ere aldarrikatu zuen buruzagi sozialistak. Bere esanetan, “beharrezkoa da Estatutua errebisatzea eta berritzea erreferendum-ak bultzatu ahal izateko” baina betiere “paktuan oinarritutakoak baldin badira; herri honetan paktuaren bidez bakarrik egin baita aurrera”.

Krisiari begira jarrita “Euskadin egoera ez dela hain larria eta oro har nahiko ona dela” aitortu zuen, baina gaineratu zuen “hobea izan zitekeela gauzak ondo egin balira”. Eusko Jaurlaritzak “krisiaren aurka ez duela ezer egin” salatu zuen eta bera “Lehendakari denean, beste politika batzuk egingo dituela” hitz eman zuen, betiere “herritarren benetako kezka eta arazoetara gerturatuz eta ez Ibarretxeren gobernua bezala, oso jende gutxiri axola zaion gaiekin obsesionatuz”.

Buruzagi sozialistaren hitzaldia amaitu ostean, entzuleek galderak egiteko aukera izan zuten. Orduan etorri ziren arratsaldeko tentsio-une handienak. Hainbat ikaslek kritika gogorrak egin zizkion Lopezi “berak goraipatu zituen printzipio eta politiken kontrako asko egin dituelako PSOEK”. Alderdien ilegalizazioaz, abertzaleen politika egiteko ezintasunaz, kartzelaratzeez, askatasunean ezin erabakiaz eta beste hainbat gairi buruz egin zizkioten kritikak. Patxi Lopezek erantzun zien, nahiz eta batzuei ez nahikoa iruditu.

Patxi Lopezen hitzaldiari buruz iritzia eman edo komentarioren bat egin nahi baduzu, hauxe da leku egokia, foroaren luzapena; betiere errespetuz egiten denean.

Albistea hedabideetan

Atzoko adierazpenek prentsan izan duten lekua ikusi nahi baduzu, hemen duzu aukera: foro-humanidades-patxi-lopez

Patxi Lopezek ikusmina

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>