NO USAR (Noticias)

Jende asko gerturatu da Ate Irekietara Komunikazioko Graduaz interesatuta

Ate Irekien Jardunaldian Komunikazioko interesatuak irakasleekin hitz egiten

Ate Irekien Jardunaldian Komunikazioko interesatuak irakasleekin hitz egiten

Barrurako kanporako baino eguraldi hobea dugun honetan, Ate Irekien lehen jardunaldia egiten ari gara Deustuko Unibertsitateko Donostiako eta Bilboko campus-etan. Urteroko dinamika honen helburua etorkizunean ikasle izan ditzakegunei gure Unibertsitatea erakustea eta gure formazio eskaintza azaltzea dira. Azken batez, Unibertsitatearen beraren izaerari jarraituz, munduari eta etorkizunari ateak zabalduta gaude.

Guri dagokigunez, Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko Komunikazioko Departamenduko lau irakasle ari gara etorkizuneko ikasle eta gurasoekin hitz egiten: Leyre Arrieta, Eider Landaberea, Esther Zulaika eta Ion Muñoa. Momentuz, atseden hartzeko tarte handirik gabe gabiltza, jende asko gerturatu baitzaigu Komunikazioko Graduari buruz galdezka. Polita da guk pasioz bizi dugun komunikazioak eta gure formazio proiektuak gazteen interesa pizten dutela ikustea eta haien kezka eta iritziak bertatik bertara ezagutzea.

Aipatzekoa da campus-eko komunikazio arduradunek jardunaldi honen antolakuntzan egin duten lana, eta baita guztia txukun prestatzen aritu diren Unibertsitateko beste langile guztiena ere. Eta ezin ahaztu, guri laguntzen ari diren Komunikazioko ikasleak ere: Joana Ezkiaga, Jon Agirre eta Irati Sarasua.

Hurrengo Ate Irekien jardunaldiak martxoaren 13an eta maiatzaren 8an izango dira. Baina ordura arte ere, hala nahi duen ororentzat ateak irekita izango ditu Deustuko Unibertsitateak; bai sarreran eta baita gure bulegoetan ere.

Ion Muñoa

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>