NO USAR (Noticias)

Komunikatzea, aurreneko mailan

Hemen jaso ditugunak Komunikazio Graduko ikasleek Multimedia Tresnak ikasgaian egin dituzten bideo lanak dira. Ikasgaiak ez dauka bideo langintza barne, bai ordea bideo lan horiei weban ostatu ematea eta eskura dugun hainbat tresna erabilita pieza horiek sarean kudeatzea.

Bideo lan hauek, beraz, inolako  irakasketa teknikorik jaso gabe burutu dituzte ikasleek eta beraiek izan dira ere bozkatu dituztenak, euskarazko taldekoek gaztelaniazkoak eta alderantziz. Ikasgaiak daukan helburuetako bat ikasitako tresna eta kontzeptuak beste ikasgaiatan zein unibertsitatetik kanpo trebatzea denez, 1go mailako beste zenbait ikasgairi lotutako gaiak jorratu dituzte egileek, Egungo Mundua eta Marketinaren Oinarriak esate baterako. Zorionak egileei.

Kalekantoi

Ezzigarette

Hauek dira gainerako bideoak:
Euskarazkoak:

Gaztelaniakoak:

3 comments on “Komunikatzea, aurreneko mailan
  1. Hala ere, jakin behar duzue, lehenengo aukeraketan parte hartu zutenak ez direla kontuan hartu. Horrela izanez gero, Ikerketak 2.0 beta bideoa izango zen garaile.

  2. Joseba: boto guztiak hartu dira kontuan eta behin botatzeko epea itxita eta ehuneko ehun zenbatuta honakoa izan da emaitza: Kalekantoi: 14 boto, Ikerketak 2.0 Beta: 12 boto. Egia da era berean, bozketaren lehen zatian aipatutako beste bideo hori lehen postuan joan zela.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>