NO USAR (Noticias)

Komunikazioko profesionalen II. zikloa Jose Ituarte kirol kazetariak irekiko du

Jose Ituartek iaz ere parte hartu zuen zikloan.

Komunikazioko profesionalen zikloaren bigarren edizioa urriaren 6an, asteazkena, hasiko da. Jose Ituartek, ETBko kirol erredakzioko zuzendariordeak, irekiko du aurtengo zikloa. Haren solasaldia P. Arrupe eraikineko 004 gelan izango da goizeko 12etatik aurrera.

Ziklo hau komunikazioko arlo ezberdinetan lan egiten duten profesionalen eguneroko lana ikasleei gerturatzeko sortu zen joan den ikasturtean. Batez ere Komunikazioko Graduko lehen mailako ikasleei zuzendutako jardunaldiak ziren, nahiz eta gainontzeko ikasleek ere aukera bazuten parte hartzeko. Hilabetero hainbat komunikatzaile, kazetari eta estratega pasa ziren gure geletatik, eta oro har, ikasleek gustura entzun zituzten haien azalpenak, esperientziaak eta anekdotak.

Iazkoa kontuan izanik, aurten ere Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Komunikazio Sailak zikloa martxan jarri du. Jose Ituartek bihar irekiko duen zikloak jarraipena izango du hileroko lehen asteazkenetan. Kirol kazetaritzarekin hasi, eta komunikazioko beste hainbat arlo jorratuko dira datozen saioetan: erakundeetako komunikazioa, irratiko komunikazioa, komunikazio politikoa, komunikazio kabineteetako lana, enpresetako komunikazioa, etab. Bistan da, beraz, komunikazioko ikasleek (lehen mailakoek nahiz gainontzekoek) aukera ezin hobea dutela komunikazioko profesionalen eguneroko lana gertutik ezagutzeko.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>