Estudios

Ubuntuk bost urte bete ditu sasoi onean

Ubuntu 9.04: Jaunty Jackalope bertsioa

Ubuntu 9.04: Jaunty Jackalope bertsioa

“Ni naiz guztiok garelako”. Hori izango litzateke Ubuntu hitz afrikarraren itzulpena.

Izen horri helduta jarri zen martxan orain bost urte Linux barruko Ubuntu sistema operatiboa, Microsoft Windows erraldoiaren alternatiba librea hasiera batean eta, egun, lehendabiziko aukera erabiltzaile askorentzat. Urtero bi bertsio berri ateratzen ditu Ubuntuk, apirilean bata eta urrian bestea, bidean gelditutako gauzak eguneratuta egon daitezen. Dagoeneko eskuragarri da bertsio berria (Jaunty Jackalope) honako helbidean.

El Pais egunkariko Mercé Molist kazetariak artikulu interesgarri hau idatzi zuen aurreko astean Ubunturen bosgarren urtemugaren inguruan. Bertan sistema operatibo honen abantailak azaltzen ditu zehatz mehatz, baita oraindik ikusten zaizkion gabezi batzuk ere.

One comment on “Ubuntuk bost urte bete ditu sasoi onean
  1. Eta bost urteak betetzeko, hemendik gutxira (datorren astean) edizio berria!

    eta Molistek aipatzen dituen gabeziak… programak ez egotearena ez da Ubunturen arazoa, Linux distribuzio guztiena baizik (tira, bene-benetan arazoa programak garatzen dituztenek linux-erako bertsioak ez sortzea litzateke). Dena dela, “arazo” hau oso windowszentrikoa da… hainbat urtez Ubuntu erabili ondoren, lanerako Windows erabili behar dut orain, eta arazoak ditut Linuxen dauden moduko hainbat programa lortzeko (eta horregatik, KDEko batzuk instalatu dizkiot!).

    Eta hardware-driver-en arazoa ere ez da Linux-en arazoa, fabrikatzaileena baizik. Eta arazo bikoitza da: ez dituzte driver-ak sortzen, eta ez dute driver libreak sortzeko baimenik ematen!

    iritsiko da eguna!

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>