(EU) Misilen krisia, Obama eta FARC

Azken egunotan komunikabideetan behin eta berriz entzun eta irakurtzen ari garen izenak dira hiru hauek. Kazetariek diotenez, Obamaren erabakia, urteetan zehar AEBek Kubari ezarritako blokeoaren amaiera, gertakari “historikoa” da. Nire iritziz, errazegi erabiltzen da kalifikatibo hori; historikoa den edo ez benetan jakiteko zain egon beharko dugu, errepublikarrek ez baitute denborarik galdu presidente demokrataren asmoen kontra…