Joxepa “Xenpelar” bertsolariaren berrirakurketa

Elixabete Perez Gaztelu ikertzaile irakasleak UEUren “Bertsolaritza genero ikuspegitik” ikastaroan parte hartu du Joxepa Antoni Aranberri Petriarena “Xenpelar” (Errenteria, 1865-1943) bertsolariaren gaineko topiko batzuk auzitan jartzeko. Besteak beste agerian jarri du bertsolari errenteriarra kaletarra, fabrikako langilea, irakurzalea zela eta neskazaharren alde egin zuela giroa guztiz kontrakoa zuenean. Albistea Bertsoa.eus atarian, eta bideoa ›

(EU) Euskararen eguna Deustun

Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean Euskararen eguna ospatu zuten ikasle eta irakasleek ostiralean. Goizean zehar, Jon Martin eta Jone Uriaren bertso-saio entretenigarria eta Luzia Alberroren hitzaldi interesgarriaz gozatu ahal izan zuten campuseko kafetegira hurbildu zirenek. Lehenik, bertsolarien txanda izan zen. Hasiera batean Alaia eta Jon Martin anai-arrebak ziren bertso saioa ematekotan, baina azkenean, Jone Uriak ordezkatu…

(EU) “Mintzola ahozko eskola”

Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko graduko ikasleek Mintzolaren egoitza nagusira irteera egin dute. Ahozko komunikazioaren eta bertsolaritzaren mundua gehiago ezagutzeko aukera paregabea izan dute Karlos Aizpuruaren eta Ohiana Aranbururen eskutik. Maialen Zubillaga, Billabona. Komunikazioko graduko bigarren mailako ikasleek Billabonara egin dute irteera; hain zuzen ere, Mintzola Fundaziora. Bertan, Aizpuruak Mintzola zer den eta nola egituratuta dagoen azaldu…

“Emakume bertsolarien plaza: Joxepa Antoni Aranberri ‘Xenpelar’” hitzaldia izango da maiatzaren 15ean

Euskal Kultur Mintegiak antolatutako hitzaldian, Elixabete Perez Gazteluk emakume bertsolari bati buruzko lehen monografia aurkeztuko digu (berriki gune honetan bertan eman zen haren berri): Joxepa Antoni Aranberri ‘Xenpelar’-en giroa, plaza, bertsoak, bizimodua… Datorren asteazkenean, maiatzaren 15ean, “Emakume bertsolarien plaza: Joxepa Antoni Aranberri ‘Xenpelar’” hitzaldia izango dugu Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Arrupe Aitako 009 gelan, 15:00etan….

“Etengabeko ibilbidea”

Atzo, martxoak 14, Rikardo Idiakez komunikatzailea izan zen Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Itziartarrak Komunikazioko Graduko ikasle eta irakasleei eskaini zien hitzaldia eta bere ibilbide profesionalaz gain, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako komunikazio kanpainari buruz hitz egin zuen ordubete inguruz. Idiakezen ibilbidea oso luzea ez bada ere, zeregin asko izan ditu eta oraindik ere komunikazioaren mundua ezagutzen jarraitzeko…