Ahotsaz ahotsarekin

Joan den ostiralean, martxoaren 2an, Mirari Perez Gaztelu mediku foniatra izan zen Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Komunikazioko Graduko ikasleei ahotsaren garrantziaz hitz egin zien eta zaintzeko aholku batzuk eman ere bai. Saioa ia bi ordukoa izan zen eta hizlariaren azalpenez gain, entzuleek ere izan zuten parte hartzeko aukera. Perezek adibideez lagundu zien bere azalpenei eta…

Inorena ez, baina guztiona

Komunikazioko Graduko ikasleek Mintzola ahozko lantegia bisitatu dute. Han igarotako goizak eraman ditu ezagutzera joateko gonbita egitera. Otsailak 10, ostirala, Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko Graduko ikasleak Villabonan izan dira Mintzola ahozko lantegia ezagutzen. Elixabete Perez irakaslearekin joan dira eta elkarteko Nere Erkiaga eta Karlos Aizpurua izan dituzte gidari. Goizeko hamarretatik hamaika erdiak bitartean, euskal ahozko komunikazioaren…