Sandra Rudy ikasle-ohia izango da komunikazioko profesionalen zikloan

Sehileko berriarekin batera, aurrera jarraitzen du ikasturte honetan martxan jarri den Komunikazioko profesionalen zikloak. Aurreko saioetan telebistako eta irratiko kazetarien, barne-komunikazioko arduradun baten eta publizitatearen arloko profesionalen bisita izan dugu. Asteazken honetako saioan, komunikazio politikoa izango du hizpide Sandra Rudy ikasle ohiak. Sandra Rudyk Giza Zientziak eta Komunikazioa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Lan mundura salto…