Manu Castillak komunikazio instituzionalaz hitz egingo du Profesionalen Zikloan

Manu Castillaren izena EITBri estuki lotua egon da urte askoan. 90eko hamarraldiaren hasieratik taldearen komunikazio buru izan zen. Geroago, komunikazio estrategikoa ardatz hartuta, EITBren Kabinete Burua izan da; eta neurri handi batean, EITB markaren bultzatzaile handienetako bat ere bai. 2009an EITBko zuzendaritza aldaketaren ondoren, EAEko komunikazio talde handiena utzi eta Bizkaiko Foru Aldundiaren komunikazio sailera…