Komunikazioko profesionalen II. zikloa Jose Ituarte kirol kazetariak irekiko du

Komunikazioko profesionalen zikloaren bigarren edizioa urriaren 6an, asteazkena, hasiko da. Jose Ituartek, ETBko kirol erredakzioko zuzendariordeak, irekiko du aurtengo zikloa. Haren solasaldia P. Arrupe eraikineko 004 gelan izango da goizeko 12etatik aurrera. Ziklo hau komunikazioko arlo ezberdinetan lan egiten duten profesionalen eguneroko lana ikasleei gerturatzeko sortu zen joan den ikasturtean. Batez ere Komunikazioko Graduko lehen…