Ibilbide tematikoei, ondareari eta turismoari buruzko lehenengo mintegia egingo da ostiralean

Egungo turismo-joeretan geroz eta garrantzitsuago diren hainbat fenomeno eta euren arteko erlazioak aztertzeko asmoarekin antolatu du mintegia Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Giza Zientzien Fakultateak, aurten lehenengo aldiz. Ibilbide tematikoen, ondare naturala eta kulturalaren balioztapenaren eta tokiko garapenaren arloan garrantzi handia hartzen ari diren proposamen turistiko berri eta modernoen egitasmoen artean sortzen ari diren egoera berrien…