(EU) Elixabete Perez Gaztelu irakaslea, Euskaltzaindiaren 50. urteurreneko kongresuan

Aurten bete dira 50 urte Euskaltzaindiak euskara eredu bateratua abian jarri zuenetik, hots, euskara batuaren jaiotza ofizialetik. Arantzazuko Batzarrean daude urtemuga bete berri duen lorpenaren oinarriak; izan ere, 1968. urteko urriaren 3an, 4an eta 5ean bildu ziren Euskaltzaindiko kideak Arantzazuko santutegian, besteak beste, hizkuntza arautu baten beharrari erantzuteko. Bilkura haietatik mende erdia pasatu dela-eta, Arantzazutik mundu zabalera (1968-2018) lelopean, hiru eguneko kongresua…