Joxepa “Xenpelar” bertsolariaren berrirakurketa

Elixabete Perez Gaztelu ikertzaile irakasleak UEUren “Bertsolaritza genero ikuspegitik” ikastaroan parte hartu du Joxepa Antoni Aranberri Petriarena “Xenpelar” (Errenteria, 1865-1943) bertsolariaren gaineko topiko batzuk auzitan jartzeko. Besteak beste agerian jarri du bertsolari errenteriarra kaletarra, fabrikako langilea, irakurzalea zela eta neskazaharren alde egin zuela giroa guztiz kontrakoa zuenean. Albistea Bertsoa.eus atarian, eta bideoa ›

“Emakume bertsolarien plaza: Joxepa Antoni Aranberri ‘Xenpelar’” hitzaldia izango da maiatzaren 15ean

Euskal Kultur Mintegiak antolatutako hitzaldian, Elixabete Perez Gazteluk emakume bertsolari bati buruzko lehen monografia aurkeztuko digu (berriki gune honetan bertan eman zen haren berri): Joxepa Antoni Aranberri ‘Xenpelar’-en giroa, plaza, bertsoak, bizimodua… Datorren asteazkenean, maiatzaren 15ean, “Emakume bertsolarien plaza: Joxepa Antoni Aranberri ‘Xenpelar’” hitzaldia izango dugu Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Arrupe Aitako 009 gelan, 15:00etan….